XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURUAK.

1. Arteri-odolaren eta bena-odolaren eginkizun desberdinak jakin behar dituzu.

2. Jakin behar duzu zein diren odolaren osagarri nagusienak.

3. Globuluska gorri, globuluska txuri, plaketa eta plasmaren eginkizunak zein diren azaltzen jakin behar duzu.

4. Odolaren bidaia gorputzean zehar azaltzen jakin behar duzu.

5. Pultsua zer den eta nola hartzen den ikasi behar duzu.

6. Odol-taldeak nola aurkitzen diren ezagutu behar duzu.

7. Odol-emaile eta -hartzaileen taula erabiltzen jakin behar duzu.

8. Tentsioa zer den jakin behar duzu.

9. Odolarekin lotuta dauden gaixotasun arruntenak ezagutu behar dituzu.

10. Liburutegian ordenarekin lan egiten saiatu behar duzu.

11. Aurkitutako informazioa edota besteren batek emandakoa zure koadernoan ahalik zehatzen apuntatzen saiatu behar duzu.